0. alea
edukiak
edukiak

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Anari: Rocka alferrena da

irudia

Ahots apalez ari da, ez behartzeko. Atzoko kontzertuaren hausterrek oraindik eztarrian erretzen dute, goizean emandako eskolak ere bai. Andoaingo Garate Estudioetan erantzun die Anarik galdera hauei, teloiaren beste aldean, gela itzaltsu batean. Fokuak asteburuetarako baitira, ez astelehen buruzurietarako.

Gaurko begiek nola ikusten dute lehen diskoa? Hamar urte joan dira kaleratu zenuenetik.

Ikusi, ondo. Aditu, ez. Nik kantuak egin nituen, kontzertu bat eman nuen eta kontzertuko probetan teknikari zegoenari, Jonani, esan nion: ‘Grabatuko al didazu, faborez?’. Baietz esan eta hortik sei hilabetera diskoarekin genbiltzan. Dena oso azkar, pentsatzeke... Nik nahi nituen bateria eta gitarra sartu, baina diskoa ez genuen entzun grabatu aurretik. Horrela irten zuen. Argi neukan txeloa sartu nahi nuela; momentu jakin batean inguruan darabilzkizun diskoek, eragiten dizute eta orduan asko aditzen nituen Kristin Hersh eta horrelako gauza akustikoak, txeloak... Nik uste lehen diskoak ordura arteko dena biltzen duela, norberak jakin gabe ere. Asko pentsatu gabe egindakoa izan zen.

irakurri osoa